Eros al ditzaket sarrerak UEFA.com ez beste iturri batzuetatik?
Sarrerak saltzen dituzten hirugarrenen webguneek eta bigarren mailako plataformek ez dute UEFAren baimenik UEFA Europa League-ren 2025eko finalerako sarrerak saltzeko. Webgune horietan erositako sarrera guztiak baliogabeak izango dira, UEFA EUROPA LEAGUE™-ren 2025eko FINALERAKO SARREREN ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZETAN ezarritakoaren arabera, eta haiekin ezin izango da estadioan sartu. Beraz, UEFAk biziki gomendatzen die zaleei sarrerak halako webguneetan ez erosteko.
UEFA Europa League-ren 2025eko finalera joan nahi duten zaleek sarrerak eskatu behar dituzte UEFA.com/tickets bidez, dagokion leihoan.