Zozketa bidez lortuz gero, automatikoki kargatuko da aplikazioan erregistratu eta aukeratu duzun txartela. Funts nahikoak dituen txartel bat erabiltzea gomendatzen dugu.
Online ordaintzeko erabil daitekeen edozein zordunketa- edo kreditu-txartel (Visa edo Mastercard) erabiliz ordaindu daitezke sarrerak.
Ordainketak EUROTAN egingo dira. UEFAk ez du bere gain hartuko ordainketa-txartela jaulki duen bankuak/erakundeak aplikatutako truke-tasen edo komisioen erantzukizunik.
Erosketa ondo gauzatu bada, UEFAren mezu elektroniko bat jasoko duzu ordainketaren berrespenarekin eta ordaindutako faktura batekin.